XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hainbat koloretako dozenaka pita eta hariz gaizki adabakitua zegoen nonahi.

Koltxoi gainean eta lurrean barreiaturiko zopa-poto anitzen etiketatan hondartza zoragarri baten argazkia azaltzen zen: Kaimanen Uhartera bidaia bat zozketatzen dugu.

Paradisuak lurrean duen bikia omen zen Kaimanen Uhartea.

Koltxoia bera ere mundumapa erraldoia zen, beharbada.

Eta mundumapa hark ere izango zuen bere Kaimanen Uhartea.

Mantxa haietakoren batek izan behar zuen.

Koltxoiaren inguruan garatzen ziren etxe hartako ekintza guztiak.

Sekula garbitua izan ez zen koltxoieko mantxa bakoitzak zuen bere esanahia eta istorioa: mundumapa batean marraztutako herrialde bakoitzaren izenak eta koloreak bertan agintzen duen diktadoreari buruzko datuak ematen dizkiguten bezalatsu.

Txapa kizkurtuz egindako karabana hartan bizi ziren aita-semeak, eta uralita berdearen babesa izanagatik ere, itoginak zituen han-hemen teilatuak.

Karabanako ateak, griki-graka jasanezin bat egiten zuen, ireki ezin diren artazi herdoilduen zarataren antzekoa.

Auzo txiro batean bizi ziren auzo txiro baten azken muturrean, hobe esan, eta zuhaitz bati lotuta zuten, duela sei hilabete, karabana.

Jada esana geratu den bezala, eta harrigarria dirudien arren, (...)